Egoitza elektronikoa
Egoitza eta azpiegoitza elektronikoei esker, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren eremuan elektronikoki eskuragarri dauden informazio, prozedura, izapide eta zerbitzu guztiak eskura ditzakete herritarrek eta enpresek.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen bidez sortu zen egoitza elektronikoaren kontzeptua. Horren arrazoia da «harremanak ezartzen dituen administrazio-egoitza elektronikoa argi eta garbi definitu behar dela, identifikazio-, autentifikazio-, gutxieneko eduki-, babes juridiko-, irisgarritasun-, erabilgarritasun- eta erantzukizun-araubidea sustatuz». Era berean, figura hori arautzen du azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duenak.
Egoitza eta azpiegoitza elektronikoek, beraz, ziurtasun eta segurtasun osoa ematen diete herritarrei Administrazioarekiko harremanetan. Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren esparruan, egoitza eta azpiegoitza hauek sortu dira, herritarren eta enpresen eskura jartzen diren zerbitzu elektroniko guztiak jasotzen dituztenak:
- Egoitza Elektroniko Nagusia Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren egoitza elektronikoa. Herritarren edo Administrazio Publikoaren autentifikazioa behar duten jarduera, prozedura eta zerbitzu guztiak bitarteko elektronikoen bidez egiteko egoitza nagusia.
- Tesoro Público Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren egoitza elektronikoa
- Seguros y Fondos de Pensiones Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoa
- ICO Kreditu Ofizialeko Institutuaren egoitza elektronikoa
- CNMC Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren egoitza elektronikoa
- CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren egoitza elektronikoa
- INE Estatistikako Institutu Nazionalaren egoitza elektronikoa
- ICAC Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuaren azpiegoitza elektronikoa